Egieza

Asier Larrinaga Larrazabal

Nire azken liburuan, bada kontzeptu bat euskaraz izendatzeko ikerketa interesgarri batera eraman ninduena. Kontzeptu horri, teknikoki, desinformazioa esaten zaio, eta, modu arruntagoan, bulo (esp.) / infox (fr.) / fake news (ing.). Liburuan azaltzen dudanez, desinformazioa informazio faltsua eta asmo makurrekoa da, gauza biak aldi berean.

Euskaraz, desinformazio terminoaren ondoan, hitz arrunt bat nahi nuen, baina gezur baino modulatuagoa. Hiztegietan arakatuz, egiez aurkitu nuen, Larramendik asmatu bide zuen berba bat, eta hor hasi zen nire esplorazioa.

Larramendiri beti aitortu zaio euskararen sustapenean izan zuen garrantzia, eta beraren gramatika ere goraipatua izan da. Larramendiren hiztegi hirukoitza, ostera, ez da lar serio hartu, zeinda kanpokoen kritikak isilarazteko eta euskaraz ere hiztegi potolo bat bazegoela erakusteko asmoz osatu izan balu bezala. Nik ideia hori nerabilen buruan egiez hitza โ€œebaluatzenโ€ ari nintzenean, harik eta, nirea baino iritzi hobeen bila nenbilela, Blanca Urgellen testu bat aurkitu nuen arte.

Euskararen historia (2018) obra handian, 7. kapituluan, Urgell lehen euskara modernoaz ari da, eta atal luze bat (573-582. or.) Larramendiren itzalari eskaintzen dio. Irakurri, eta ez nuen zalantzarik izan. Egiez egokia iruditu zitzaidan nire libururako, eta, harrezkero, ETBn ere erabilgarri izan zaigu Larramendik eraturiko hitz hau.

Euskara eremu digitalean

Asier Larrinaga Larrazabal

Aurtengo Euskararen Egunean, aro digitalean bizi garela gogorarazi nahi izan dugu EITB barruan aurrera eraman dugun ekimenean. Gure egungo bizimoduan, nahitaezkoak zaizkigu baliabide digitalak, eta euskaldunok baliabide horiek euskaraz behar ditugu. Albiste ona da baliabide horiek baditugula: mugikorretako eta ordenagailuetako sistema-eragileak, era guztietako hiztegi eta terminologi banku elektronikoak, zuzentzaile ortografikoak, itzultzaile neuronalak, adimen artifizialak, jokoak… Ezagutu eta ezagutarazi itzazu.

Mezu hori bera Instagramen zabaldu dute EITBko Euskara Zerbitzuko Maria Gamboa eta Leire Yue Ortubay lankideek.

Merezi du partidatzar bat ikustea?

Asier Larrinaga Larrazabal

Lehengoan, Euskaltelen publizitate hau agertu zitzaidan begien aurrera:

Gaztelaniazko bertsioak honela zioen: ยซPelis, series, y ahora tambiรฉn partidazosยป. Euskaraz emateko, partidatzar hitzaz baliatu ziren: ยซFilmak, telesailak eta, orain, baita partidatzarrak ereยป.

Niri hitz horrek zalantza handia eragiten dit. Hobeto esanda, atzizki handigarriaren erabilera berri horrek eragiten dit zalantza. Euskara hiztegietan โ€•Euskaltzaindiaren Hiztegitik hasitaโ€•, ahalegin gero eta handiagoa igartzen da hitzen denotazioak eta konnotazioak zorrozki jasotzeko, eta, zer esanik ez, bide horretatik jarraitu beharra dago.

Konturatzen naiz, baina, hitz baten konnotazioa(k) subjektiboak direla hein batean, eta zaila dela hiztun guztiak zeharo bat etortzea berba edo hizkuntza-elementu batek zein รฑabardura dituen. Hala eta ere, ausartuko naiz esatera –tzar handigarriari atxikitako konnotazioak ez direla balorazio positibokoak. ยซHago isilik, beti aitzakia bila ibili gabe, alfertzar horiยป. ยซHau ordainduko didak ba, astotzar, kirten, arraio horrek!ยป. ยซMidas erregeak omen zituen belarritzar batzuk, astoarenak ziruditenak…ยป. ยซMihitzarra da denen zikintzaileaยป. ยซGaurgero ez diat etsiko, piztitzar bati bezala bizia erauzi arteยป. Euskaltzaindiaren Hiztegiko adibide horietan eta beste zenbaitetan, konnotazioa balorazio negatibokoa da. Gainerakoetan, –tzar atzizkia handigarri hutsa da.

Gaztelaniaz, –azo da atzizki handigarri oparoenetako bat, baina beste adiera batzuk ere baditu, hala nola kolpea eta ekintza, eta, handigarri gisa, balorazio positiboko konnotazioa du berba askotan: partidazo, golazo, gustazo, ojazos, estilazo, padrazo, tipazo, cuerpazo, morenazo, pibonazo, actorazo, temazo, taquillazo, exitazo, lujazo… Euskaraz, estilo itzela, arrakasta biribila, kanta bikaina, gorputz ederra, aita maitekorra eta halakoak erabiliko genituzke, inondik inora ez estilotzarra, arrakastatzarra, kantatzarra, gorpuztzarra edo aitatzarra. Partidatzarrik, horrenbestez, ez genuke pozik ikusiko.

Ez dut ezer esango, oraingoz, euskarazko bertsioan zelan zapuztu den jatorrizkoaren estilo kolokiala.

Zurruntasun terminologikoak

Asier Larrinaga Larrazabal

Lehengoan, hari bat sortu zen Itzul zerrendan ‘aprendizaje mutuo’ terminoa dela eta. Zerrendara bidali ziren mezuetan, deigarri egin zitzaidan ideia bat azpimarratu nahi izatea: terminoak izenak direla. Esango nuke oraindino ere ikuspegi lar zurrunak direla nagusi gure artean terminologiari buruz.

Terminologiaz egin nituen lehen irakurraldiak Marรญa Teresa Cabrรฉren lanak izan ziren, eta diziplinara hurbiltzeko oso modu interesgarria iruditu zitzaidan, erantzuna ematen zielako ETBko zereginetan sortzen zitzaizkigun kezka askori. Kemenez beteta, artikulu bat ere idatzi nuen.

Orduan esandakoari ideiaren bat erantsi nahi nioke Itzul zerrendako haria aitzakia hartuta. Lehena da baliabide sintaktikoak zilegi iruditzen zaizkidala irtenbide terminologiko gisa. ‘Programa de aprendizaje mutuo’, euskaraz, ‘elkarrengandik ikasteko programa’ eman dezakegu, txukun baino txukunago. Beharbada, beste testuinguru batean, ‘aprendizaje mutuo’ eman beharko dugu huts-hutsik. Cabrรฉk ez bide luke arazorik ikusiko euskaraz beste irtenbide batera joko bagenu, ‘elkarrengandiko ikasketa’ sintagmara, esate baterako. Aitortu beharra dago elkarrengandiko ez dela euskarazko hitzik erosoena, eta nik ez nuke gaitzetsiko euskaraz beste alternatiba batzuk esploratzea. Elkarrekiko, agian? Elkar– aurrizkia, agian?

Itaunok airera bidalita, egonezina agertu nahi dut euskarazko terminologi ekarpenetan aditzak deslai uzten direlako sarriegi, terminoak izenak baino ez direlakoan. Testu teknikoetan, aditzak ere behar ditugu, jakina, baina gure hiztegi eta terminologia-bankuetan hutsune nabarmenak aurkituko ditugu. Lehengoan, ‘vencer’ aditza azaldu zitzaidan, inbertsio-funtsei aplikatuta. Euskaltermen, ‘vencimiento’ baino ez dator, ‘epemuga’ ordainarekin. Egia da ยซcuando venza el fondoยป euskaraz ยซfuntsa epemugara iristen deneanยป esan dezakegula, eta abar, baina, pentsaera aldatzen ez badugu, gero eta handiagoa izango da arrakala testugileari sortzen zaizkion premien eta hiztegigileak eskaintzen dizkion irtenbideen artean.

Hizkera inklusiboaren alde

Asier Larrinaga Larrazabal

Mendebaldeko gizarteetan, inboluzioa bizi dugu giza eskubideen eta pertsonen askatasunen arloan, eta biktimetako bat hizkera inklusiboa da.

Euskaraz, genero gramatikalik ez duen hizkuntza izanda, urrunetik begiratzen diogu hizkera inklusiboari. Euskaraz ari garenean, zama moduko bat kentzen dugu gainetik gaztelaniaz edo frantsesez saiatu dituzten formuletara jo beharrik ez dugula: ยซlas y los periodistasยป, ยซl@s alumn@sยป, ยซlxs diputadxsยป, ยซles niรฑesยป (horiek denak, gaztelaniaz), ยซles auteurยทtriceยทsยป, ยซilsยทelles sontยป, ยซiel estยป (azkenok eta beste batzuk, frantsesez).

2021eko maiatzaren 5eko zirkular batean, Frantziako Hezkuntza Ministerioak debekua ezarri zien halako baliabideei eskola-materialetan, hizkuntzaz ondo jabetzeko eta irakurtzen ikasteko oztopo zirela argudiatuta. Argentinan, 2024ko otsailean, gobernuak iragarri zuen hizkera inklusiboa eta genero-ikuspegia debekatu egingo zituela administrazio publikoan. Javier Mileiren gobernutik etorrita, erabakiak ez du inor harritu, baina gaztelaniaz, nolanahi ere den, hizkuntzaren akademia bera da hizkera inklusiboaren gaitzeslerik porrokatuena.

Espainolaren Errege Akademiak era guztietako argudio gramatikalak erabiltzen ditu gorago azaldutako baliabideen aurka, baina jai du, kontua idazkera bitxi edo ez hain bitxi batzuk baino sakonagoa da eta. Hizkera inklusiboa edo hizkuntzaren erabilera inklusiboa esaten dugunean, aditzera ematen duguna da pertsonei buruz hitz egiteko edo idazteko sortzen ditugun testuetan agerian jarri nahi dugula buruan daukagun mundua pertsona berdinen mundu bat dela. Horrek esan nahi du testua ekoizteko orduan jakinaren gainean ekiditen ditugula zenbait adierazpide, zeintzuen bidez gutxietsi, ezkutatu edo diskriminatu egiten baitira emakumezkoak, ezgaitasuna duten pertsonak, LGTBIQ pertsonak, nahiz “gure talde”-kotzat sentitzen ez dugun beste edozein pertsona.

Batzuetan, diskriminazioa oso agerikoa izaten da eta, beste batzuetan, sotilagoa, baina ukitzen dituen pertsonentzat oso mingarria izan daiteke. Ohitu gaitezen gure testuei inklusioaren betaurrekoekin begiratzen. Hurrengo esaldiak, adibidez, orraztu bat mereziko luke plazaratu aurretik:

Gure bizi-kalitateaz ari garenean, zientziako gizon handiak ekarri behar ditugu hizpidera: Alexander Fleming, Thomas Edison…

Honela ipinita, inklusibo egingo genuke:

Gure bizi-kalitateaz ari garenean, zientziako izen handiak ekarri behar ditugu hizpidera: Alexander Fleming, Marie Curie, Thomas Edison, Hedy Lamarr…

Hizkera inklusiboa ez da gramatikari dagokion kontu bat bakarrik. Gure diskurtsoan hautatzen ditugun adibideei eta osatzen ditugun enuntziatuei ere badagokie, estereotipoetatik ihes egitea baita inklusioaren lehen araua. Frantziako Hezkuntza ministroaren hitzetan esanda: ยซLe choix des exemples ou des รฉnoncรฉs en situation d’enseignement doit respecter l’รฉgalitรฉ entre les filles et les garรงons, tant par la fรฉminisation des termes que par la lutte contre les reprรฉsentations stรฉrรฉotypรฉesยป.

Aurrez aurre, justizia

Asier Larrinaga Larrazabal

Orain dela egun batzuk, beste epai bat gehiago ezagutu dugu Administrazioan sartzeko ezarrita dauden hizkuntza-eskakizunen aurka, oraingo kasuan Bizkaiko Foru Aldundiaren lan-eskaintza publiko batekin lotuta. Argudioak euskal lurraldeetan diharduten auzitegiek erabili ohi dituztenak dira. Bi argudio dira, biak ala biak zeharo gezurrezkoak.

1. argudioa: ยซEuskara-eskakizunek gaztelania-hiztunak baztertzen dituzteยป. Irmoki ezeztatzen dut. Jakitea eta izatea ez dira gauza bera. Soldata publikoa duen langilea izateko euskara jakin dadin eskatzea da, inongo alderik gabe, matematika jakin dadin eskatzea bezalakoa, edo bularraldeko kirurgia jakin dadin, edo autoa gidatzen, edo kasuan-kasuan dagokiona. Euskara jakin ezean, nahikoa da ikasturte akademiko bat (9 hil) B2 maila erdiesteko. Euskara jakiteko eskakizuna ez da parekatu behar, ezelan ere, Barakaldon jaioa izateko baldintzarekin, ile-horia izateko baldintzarekin, ezkertia izateko baldintzarekin edo zeliakoa izateko baldintzarekin. Egoera hainbeste zitaldu da, ezen, Antsoainen oposizioetara aurkezten banaiz, ingelesa jakitea merezimendua izango baita, baina euskara jakitea bidegabekeria.

Funtzio publikoan lan egitea zerbitzu bat da, ez eskubide bat, eta pertsonarik prestatuenak hautatzea eskatzen du. Kontua ez da inor diskriminatzea bere izateagatik, baizik eta merituak aitortzea badauzkanari.

2. argudioa: ยซAdministrazioak euskarazko zerbitzua eman dezan, ez da beharrezkoa plaza guztietan hizkuntza dakiten pertsonak aritzeaยป. Errealitateak berak gezurtatzen du argudio hau. Lehenago edo geroago, Administraziora euskaraz jotzen duen euskaldunak bere bizipenen artean izango du zain geratu behar izatea (ordu erdi baino gehiago batzuetan) “indigena”rekin komunika daitekeen baten bat aurki dezaten arte. Hori bada diskriminazioa. Diskriminatu egiten naute, eta askoz tratu txarragoa eman, nire hizkuntza-eskubideak erabiltzen saiatzeagatik.

Eta arazo bakarra ez da ez dugula bigarren mailako arretarik nahi. Gure nahia bada, era berean, euskara ulergarri, kalitate oneko eta zainduan egotea formularioak, liburuxkak, legeak, gidaliburuak, iragarkiak eta Administrazioak helarazten dizkigun gainerako testu guztiak, idatziak zein ahozkoak. Hori lortzeko modu bakarra da administrazioak euskaraz funtzionatzea; nekez lortuko da administrazioari azken orduan gogora etorrita testua euskaratu egin behar dela argitaratu aurretik, berdin dio Google Translator bidez, nire lehengusuari eskatuz, ยซBermeokoa baitaยป, edo erakundeko itzultzailearen eguneko ekoizpen-kuotari gaineratuz.

Nolanahi ere den, arrazoizkoa iruditzen zait hizkuntza-eskakizuna duten plazen kopurua eta esleitutako eskakizun-mailak eurak esparru bakoitzeko errealitate soziolinguistikora egokitzea. Horixe bera exiji dakioke Justizia Administrazioari, ildo horretan ezer ere egin ez duena. Alderantziz, ez da arraroa justizia oldarkor agertzea euskararen aurka bere epaietan. Gogoan dut Gasteizko Administrazio-auzietarako Epaitegiak 2021ean emandako hura, honelako “perlak” jasotzen zituena: ยซAdministrazioak ahaztu bide du euskarak bosgarren posizioa duela munduko hizkuntzarik zailenen artean (zerrenda batzuetan lehenengo ere agertzen da)ยป.

Aner Uriarte Bilboko epaile dekanoak egindako adierazpenek, Teleberrin jasoak, berretsi egiten dute ez dagoela ez egitasmo ez borondate instituzionalik, eta pertsona bakoitzaren ekimenaren esku uzten dela dena. Euro bat jokatuko dut, Uriartek piztu dituen espektatiben aurka, ezetz egin 2025ean epaiketa bat ere oso-osorik euskaraz.

Konfiantza dut, ordea, euskal administrazioetako zerbitzu juridikoek jakingo dutela zelan indargabetu euskararen normalizazioaren aurkako mehatxu hau, zeina baita, azken batean, gure herriaren normalizazio sozialaren aurkako mehatxu bat.

โ€•

Jatorrizkoa Deian argitaratua: https://www.deia.eus/opinion/columnistas/2025/01/21/justicia-hemos-topado-9178384.html

Izar berri bat piztutzera noa

Asier Larrinaga Larrazabal

Euskararen erabilerak kezka handia eragiten digu euskaltzaleoi. Euskal Herriko belaunaldi berriak, oro har, gero eta euskaldunago dira, gero eta gehiago direlako euskara dakitenak, eta dakiten euskara hori gero eta gehiagorako balia dezaketelako โ€“etxean, kalean, ikastetxean zein lantokianโ€“. Hala eta guzti, gero eta gutxiago entzuten diegu euskaraz. Egoerari buelta eman nahian, Euskaraldia eta beste zenbait ahalegin abiarazi dira. EITBn, eusle dinamika iruditu zaigu egitasmo egokia.

Esango nuke ekimen gehienon emaitzak ez direla nahi bezalakoak. Euskaraldiak, esate baterako, ez du lortu egoera apur bat ere aldatzea, eta hauspoa galdu du lehen ediziotik hona. Esperientzia arrakastatsuak ere badaude, ordea, eta horietako bat ekarri nahi dut lerro hauetara, hamarkada batzuk atzera eginda, 1960-1970eko urteetara eta lehenagora ere.

Esperientzia horren epizentroa Bilboko San Anton eliza izan zen โ€“Bilboren armarrian agertzen den beraโ€“, eta arima, Klaudio Gallastegi parrokoa. Gallastegiren babespean eta Iรฑaki Gallagaren bultzadaz, 1947an San Anton abesbatza sortu zen, urte hauetan guztietan euskal musika tradizionala eta berria zabaltzen ibili dena Euskal Herrian zein beste herrialde batzuetan. San Anton abesbatzaren lehen egoitza Salรณn Solocoeche izan zen, San Anton parrokiak Solokoetxe kalean zeukan ekitaldi-aretoa. 1952tik, egoitza Bizi Nai dantza-taldearekin partekatu zuen. Bizi Nai San Anton abesbatzako kide batzuen ekimenez sortu zen herri eta auzoetako jaiak zortzikoz eta jotaz alaitzeko, eta, honetan ere, ezinbestekoa izan zen Klaudio Gallastegiren laguntza.

1968an, San Antonen ibiltzen ziren guraso euskaltzale batzuek, Imanol Camara eta Alberto Larrinaga tartean, on Klaudiorengana jo zuten, euren seme-alabentzat euskarazko heziketa nahi zutela eta. On Klaudiok Santiago elizarena zen pisu bat lortu zien Bilboko Loteria kalean, eta han hasi ginen, erdi ezkutuan, ume-partida handitxo bat lehen berbak eta lehen abestiak euskaraz ikasten. Hurrengo urtean, Banco de Espaรฑa kaleko beste pisu batera aldatu ginen, eta, 1970-71 ikasturtean, Josune Cearrak eta beste batzuek sustaturiko proiektuarekin bat egin, eta Begoรฑazpi ikastola inauguratu genuen.

Banco de Espaรฑako ume gehienok San Antonen egiten genuen kristau-ikasbidea, euskaraz. Euskal Katekesi hura Jose Antonio Retolazak antolatu zuen 1966. urtean, on Klaudioren babespean, eta, luze gabe, katekesirako erabiltzen ziren San Antongo lokal haietan, beste “haur” bat sortu zen: Kili-Kili. Retolaza zuen aita โ€“eta Gallastegi aita pontekoโ€“, eta, urte askotan, Kili-Kili aldizkaria ume euskaldun askoren erreferentea izan zen gure irakurraldietan eta gure aisialdian.

San Antoneko haurrok koskortuz gindoazen, eta zerbait gehiago behar genuen astialdia betetzeko. On Klaudiok sustatuta, eta taldeko monitore izango ziren euskaldun gazte kementsu eskutada baten laguntza eta konpromisoarekin, Euskal Katekesiak “metamorfosia” izan zuen eta, 1976an, Izar Berri sortu zen eskaut-taldeen eredura. Izar Berrik San Antongo parrokiaren Belostikale kaleko Arana dorretxeko pisuan izan zuen egoitza, Caritasekin partekatua. 1970eko hamarkadaren azken urteetan, gau-eskola bat ere egon zen bertan, gure gurasoetako askoren euskalduntze nahiei erantzuna emateko. Izar Berrik hamabost bat urteko bizitza izan zuen, hasierako urteetako umeok unibertsitateko ikasketak amaitu eta lan-mundura irteten hasi ginen arte. Euskaldun, euskaltzale, eta euskararen erabiltzaile irten ere. Bilbo baterako ez dago txarto, gehienok etxe erdaldunetako seme-alabak ginen eta.

Orain, atzerantz begiratu eta (bizi-)esperientzia arrakastatsu hartaz pentsatzen hasten naizenean, hiru gako identifikatzen ditut, beharbada euskara sustatzeko beste saiakera batzuen diseinuan aintzat hartu beharko liratekeenak.

1. Lidergoa. Klaudio Gallastegi euskararen sustatzaile nekaezina eta karismatikoa izan zen. Gauzak egiteko gogoz zeudenak bere albora erakartzen jakin zuen, eta beste jende asko aktibatzen.

2. Ekosistema. Euskaraz hitz egitea gauza normala izatea nahi bada, hiztunak bere bizitzako esparru guztietan edo ahalik eta gehienetan izan behar du euskara erabiltzeko aukera. San Antoneko parrokiak, San Anton abesbatzak, Bizi Nai dantza-taldeak, Euskal Katekesiak, Begoรฑazpik, Kili-Kilik eta Izar Berrik ez zuten haur edo gaztetxo baten bizitzako zirkulu osoa estaltzen, baina bai sare handi-handia eratzen; orduko bizimodurako, nahiko kunplitua. Eta hori bezain garrantzitsua da sare horretan inplikatuta zeudenek euskararen erabilera babesteko, bultzatzeko eta txalotzeko jarrera zutela. Haietako askotxo erdaldunak ziren (belarriprest avant la lettre), baina euskara nahi zuten euren seme-alabentzat, eta, hala, euskarari biziberritzen lagunduko zion ingurune bat antolatu zuten.

3. Aisialdia. Euskalgintza aspaldi jabetu da eremu informalaren garrantziaz euskararen erabilera indartzeko ahaleginetan. Guri, sanantondar familietako neska-mutiloi, Izar Berrik eskaini zigun aisialdian euskaraz bizitzeko aukera: larunbat arratsaldeetan bilkurak, igandeetan mendi-irteerak, gabonetan Olentzero, otsailean Santa Ageda, inauterietan mozorroak, Aste Santuan egonaldiak, udan kanpamentua… Urte osoan mila ekintza, ezinezkoak izango zirenak Izar Berriri euren konpromisoa eta denbora musu truk eskaini zioten monitore kementsu haiek barik. Eskerrik asko, Xabier, Gurutze, Atano, Arantza, Idoia, Lurdes eta atzetik etorri zineten beste guztiak.

Loteriakoak 1969ko ekainean.

Tigre-eltxoa bai? Eltxo tigrea ez?

Asier Larrinaga Larrazabal

EITBren txosten, memoria eta bestelako dokumentuen euskarazko bertsioak orrazten ditudanean, gehien egiten dudan zuzenketetako bat da ‘kontratu programa’ kendu eta ‘programa-kontratua’ jartzea. Euskaraz, teorian, aukera bi daude izen bat beste izan baten bidez zehazteko: izen-elkarketa eta atributu-elkarketa. Izen-elkarketan, รฑabardurak eransteko balio duen izena โ€“B edo mugatzaileaโ€“ zehaztu nahi den izenaren โ€“A edo buruarenโ€“ aurrean jartzen da (B-A): behi-esnea, ahuntz-esnea, koko-esnea… Atributu-elkarketan, mugatzailea adjektibo bihurtzen da, eta buruaren atzean ipintzen (A B): harri zilindroa, harri koadroa, harri kuboa…

Horrela azalduta, ez dirudi elkarketa-mota bat baino bestea hobesteko arrazoirik dagoenik, baina, erabileran, joera jakin batzuk igar daitezke. Euskaltzaindiaren Euskararen gramatikak (213-215. or.) hiru ulerbide bereizten ditu atributu-egituretan. Lehena, ยซB den Aยป moduan definitzen du: Ama Birjina (birjina den ama), ume azeria (maltzurra โ€“azeriaโ€“ den umea)… Bigarren ulerbidean, mugatzaileak buruaren klasea adierazten du: lehoi emea (lehoien artean, emeen klasekoa dena), txakur galgoa (txakurren artean, galgoen klasekoa dena), haur semea (gure haurren artean, alaben klasekoa ez dena)… Azkenik, batzuetan, buruak hartzen du adjektibo-kutsua, alegia, ยซA den Bยป egitura aurkituko dugu: Ama Lur (gure amatzat daukagun Lur planeta hau), aita Jainkoa (aita pertsona den Jainkoa, hots, ez dena ez semea ez Espiritu Santua)…

Hirugarren mota hori nahiko nahasgarria zait, eta Euskaltzaindiak biltzen dituen adibide gehienak nekez bereiz ditzaket izen-elkarketatik, baina, sailkapena, bere horretan, oinarri bat izan daiteke hitz elkartu batzuk sustatzeko eta beste batzuk baztertzeko. Programa-kontratura itzulita, atributu-elkartea ere zilegi izango litzateke, hori diogunean egitarau bat den kontratu batez ari baikara, baina, terminoak EITBren dokumentuetan lehen agerraldiak egin zituenean, izen-elkarketaren inertzia gailendu zen. Arazorik ez, ‘programa-kontratu’ aitzakiarik gabeko elkarketa baita euskaraz eta, gainera, ‘programme contract’ ingelesezko ordainaren paralelo garbia.

Proba dezagun orain Euskaltzaindiaren sailkapena ‘eltxo tigrea’ atributu-egiturarekin. Elkarketa horretan, mugatzailearen funtzioa da buruak zeren itxura duen zehaztea, eta, alde horretatik, ematen du ez duela lekurik sailkapeneko hiru ataletako batean ere. Are gehiago, euskaraz izen-elkarketaz baliatu ohi gara antzaren berri emateko, eta ez atributu-elkarketaz: talo-aurpegia, mozolo-aurpegia, pailazo-aurpegia…

UZEIren Biologia hiztegian (1990, 50-51. or.), jabetuta zeuden hori zela euskarazko tradizioa: ezpata-belarra, ezpata-arraina… Hala eta guztiz ere, izen berriak sortzeko, intsektu hostoa, esate baterako, atributu-elkarketa (ยซeskuin-hedapenaยป) esploratzea erabaki zuten, gure inguruko erdaretan (frantsesez eta gaztelaniaz) bide emankorra zelako. Beste arrazoi bat erantsi zuten: ‘hosto-intsektua’ entzutean hostoetan bizi edo hostoz elikatzen den intsektua etor zitekeela burura. Horregatik, Biologia hiztegian, zalantza eragin zezaketen izenetan, atributu-elkartea hobetsi zuten eta, besteetan, izen-elkarketa: globo-arraina, kutxa-arraina… Inork ez bide luke pentsatuko arrainok globoak/kutxak bizitoki edo elikagai zituztenik. Herensugeak, ordea, arrain-bazka omen dira, zeren hiztegian ‘arrain herensugea’ proposatu zuen UZEIk.

ETBren bikoizketetan, hogei urte baino gehiago dira atributu-elkarketaren aukera baztertu genuela bizidunen izenak eratzeko, eta hala argitaratu genuen Bikoizketan elkarlanean esku-orri sailean[1]. Bi arrazoirengatik iruditu zitzaigun hobea tradizioaren bidetik jarraitzea. Batetik, ingeles izenek eredurako balio ziguten, ingelesez izen-elkarketara jotzen dute eta[2]: hog deer > urde-oreina. Bestetik, irizpidea bat bakarra izango zen bizidun batek zeren antza zuen adierazteko โ€“berdin zen beste bizidun bat gogorarazi, gauzaren bat gogorarazi, edo batek daki zerโ€“: tapiz-marrazoa, titare-marmoka, harri-arraina, zezen-igela, aingeru-arraina, urde-oreina… UZEIren hiztegian, agerian dago euren irizpide-bikoiztasunak nahastea baino ez duela eragiten: zezen-marrazoa (marrazo bat), marrazo balea (marrazo bat). ETBk bikoiztutako dokumentaletan, zezen-marrazoa eta balea-marrazoa erabili ditugu[3]. Ildo beretik, gure bikoizketetan zein programetan honelakoak azaldu dira: zebra-muskuilua, pailazo-arraina, koral-sugea… Eta, jakina, tigre-eltxoa.


[1] erabili.eus-en plazaratu genuen baina, tamalez, atari hori Internetetik desagertuta dago.

[2] Esan liteke bizidunen-izendegian, arrazoi askorengatik, erreferentzialagoa zaigula ingelesa gure auzo-erdarak baino.

[3] Gure irizpidetik kanpokotzat jo genituen antza ez baizik jokabidea adierazten zuten mugatzaileak, eta buruaren eskuinera bota: hegazti idazkaria, arrain kirurgialaria, marisorgin boxeolariaโ€ฆ Beharbada, salbuespen moduko honek ez du zentzu handirik.

Itzultzaile neuronalak

Asier Larrinaga Larrazabal

Azkenaldian, asko erabiltzen dut “itzultzaile neuronala”. Neuronei asko eragin behar izaten diet hor zehar aurkitzen ditudan euskarazko testuek azpian duten gaztelaniazko bertsiora heldu eta zentzua harrapatzeko. Orain dela ez asko, kartel beilegi batzuk agertu ziren hormetan, mezu honekin: ยซKontrolatzen ez duzula diozu, baina haren mobila zelatatzen duzuยป. Eeeee???!!! Beherago zegoen esaldiak arrastoan jarri ninduen: ยซHori ere indarkeria matxista daยป. Argibide horrekin, nire itzultzaile neuronala mezu honetara heldu zen: ยซDices que no la controlas, pero espรญas su mรณvilยป.

Agerian dago kanpaina instituzional horren itzulpena lar makurtu zela formara. Beharbada, edukiari leialago izango zitzaion honelako zerbait: ยซEz omen zara kontrolatzailea, baina zure neskari mugikorra begiratzen diozuยป. Egongo da modua mezua hobeto emateko, eta merezi luke hain zabalkunde handiko testuetan neuronei apur bat gehiago eragingo bagenie.

Nik, esku artean izaten ditudan itzulpenetan / itzulpenen zuzenketetan, edukia lehenesten dut beti, baina forma eta beste alderdi batzuk deslaitu gabe. Ikus-entzunezko hedabideetan nabilelarik, kezka-iturri izaten zait hartzaileak zein oztopo aurki ditzakeen testua belarriz jasotzeko eta jaso ahala prozesatzeko. Lehengoan, irratirako iragarki hau heldu zitzaidan esku artera: ยซLoraldia Udako Ola gazte sormen egonaldiaren hirugarren edizioa martxanยป. Gaztelaniazko testuaren berri ez daukat, baina honelako zerbait izango zen: ยซYa estรก en marcha la tercera ediciรณn de Loraldia Udako Ola, estancias creativas juvenilesยป. Iragarkiaren euskarazko bertsio hark ulermen-traba asko sortzen dizkio hartzaileari โ€“ni naizen hartzaile honi, behintzat, baiโ€“, ez txikiena ยซLoraldia Udako Olaยป izenak eragiten duena. Aditza eliditzeak ere ez du asko laguntzen.

Nik honela esatea proposatu nuen: ยซHemen da Loraldia Udako Olaren hirugarren edizioa! Gazte sormen egonaldia, martxan!ยป. Kasu honetan ere, egongo da modu hobea mezua emateko. Nolanahi ere den, ziur naiz modu hobe hori hezur-haragizko itzultzaile batek aurkituko duela; nekez itzultzaile automatiko batek.

Horregatik, hain zuzen, esango nuke itzultzaile “neuro-automatiko”ek ez dutela kezka handirik eragiten profesionalen artean lanik gabe utziko ote dituzten. Zereginak arindu, zalantza barik, baina nekez kenduko diete lana. Hala eta ere, ohartzen naiz teknologia berriok lanbidea gutxiestea ekarri dutela gizarteko sektore askotan. Destaina horren ondorio zuzena da itzulpenen prezioak โ€“berdin dio zertarako eta norako direnโ€“ beherago eta beherago sakatzen direla. Ez dago aurreikusterik gauzak noraino helduko diren teknologiaren eskutik, baina iruditzen zait oso urrun dagoela makina batek itzultzaile neuronadun bat ordezkatuko duen eguna. Bien bitartean, gizarteari ikusarazi behar zaio zein den itzulpenen formari, edukiari eta beste alderdi batzuei bere talentua eransten dien profesionalaren balioa.

Forma eta edukia

Asier Larrinaga Larrazabal

Bilbao aldizkariaren urtarrileko alean, Igone Etxebarria Labayru Fundazioaren zuzendariak zioen euskarak une honetan erronka bakarra duela, irautea. Ez noa ni ezetz esatera, baina bai sinetsita nagoela euskarak bizirik jarrai dezan itzulpengintza nahitaezkoa dela, ezin utzizkoa.

Ez nuke nahi nire konbentzimendu hori derrotismoz interpreta ledin, alderantziz baizik. Oso gogobetegarri egiten zait itzulpenen bitartez eguneroko bizitzan zabaltzen zaidan mundua, esaterako ordenagailua edo mugikorra erabiltzen ditudanean. Nire eskerrik bihotzekoenak eman behar dizkiet IKTak euskaraz erabiltzea posible egiten didaten guztiei, batez ere musu truk ari direnei, bai baitakit Firefox, Zotero, LibreOffice eta beste lanabes asko euskaraz jartzea ez dela diruz ordaintzen den zeregina.

Soldatapean egiten diren lanek ere aitorpena merezi dute, ez baitugu gutxiago gozatzen euskarara ekarritako komikiekin, nobelekin, eta serie, film eta marrazki bizidunekin. Beste liburu, kartel, iragarki, buletin eta dena delako asko, gozamen-iturri barik, beharrezko erreferentzia zaizkigu egunerokoan, eta horiek ere euskaraz aurkitzea eskertzekoa da.

Zoritxarrez โ€“orain dator brotxakada beltzaโ€“, itzuli beharraren itzuli beharraz, euskararen esentziak hondatuz eta galduz doaz. Horretaz, aurreko bidalketan mintzatu nintzen, baina ez nuen ezer esan arazo horren sorburuaz edo eragileez. Nire ustez, gakoa da itzulpenean zer lehenesten den, forma edo edukia.

Esku artean izaten ditudan testuetan โ€“bat bera ez literarioaโ€“, formari gehiegizko arreta ematen zaiola iruditzen zait. Errazegia litzateke esatea enpresa bateko txosten, memoria, akta eta kontratuetan, ikus-entzunezkoen gidoietan, makinen eta prozesuen eskuliburu teknikoetan eta, oro har, testu pragmatikoetan edukia ipini beharko litzatekeela beste edozeren aurretik itzultzeko orduan. Arazoa da testu horietako askok, ikus-entzunezkoetan behintzat, sormenetik ere badutela. Iragarkiak dira adibide oso ona. Iragarkien itzulpenek buruko min handiak ematen dizkigute, eta, gehienetan, irtenbidea formari desleial izatetik etortzen da.

Lehengoan, irratirako iragarki hau heldu zitzaigun: ยซKultur Leioak “Gailurretan izan gaitun, mendizale, alpinista eta eskalatzaile aitzindariak 1924-2024โ€ Nafarroako Euskal Mendizale Federazioak bere mendeurrena ospatzeko antolatutako erakusketa hartzen duยป, alegia, ยซKultur Leioa acoge la exposiciรณn “Nos queremos en las cimas, montaรฑeras, alpinistas y escaladoras pioneras 1924-2024” organizada por la Federaciรณn Vasco-Navarra de Montaรฑa con motivo de su centenarioยป. Guk forma berri bat eman genion, mamia aldatu barik: ยซKultur Leioak erakusketa berri bat dakar: “Gailurretan izan gaitun, mendizale […]ยป. Gure bertsioak ondo funtzionatu zuen irratian.