Gaza

31 eskutik-eko kolaboratzaileak

31 eskutik bloga osatzen dugunok gure ahotsak batu nahi dizkiogu Gazako genozidioa salatzeko hitza hartu duten hainbat pertsona, elkarte eta erakunderen ahotsari. Jasanezina zaigu Gazako haur, gazte, gizon eta emakumeei eragiten ari zaien sufrimendua, ankerkeriaren neurri guztiak gaindituta.

31 eskutik blogean idazten dugunok aldarrikatzen dugu maite ez dugun hizkuntza bakarra armen hizkuntza dela. Eskatzen dugu isil daitezela armak berehala, eta eman dakiola bide gizatasunari. Mundua ez dago indiferentziaz begira; milaka pertsona gaude amesgaizto hau amaitu dadila eskatzen, edo amaitu dadin lan egiten. Elkartasuna adierazten diegu modu batean edo bestean ahalegin horretan dabiltzanei.

31 eskutik blogean mintzatzen garenok hitzaren aho zorrotzean sinesten dugu. Gailendu dadila hitza, ebaki daitezela ebaki beharreko hitzak, eternitate bat irauten ari den amesgaizto hau konpontzeko bidean jartzeko, berandu baino lehen.

One Reply to “”

Utzi iruzkina