Yogaz euskaraz II

Estitxu Irisarri Egia

Yoga saioak euskaraz eskaintzen dituen jendea ere malabarista da, erdarazko formazioa eta bibliografia euskaratzeko eta euskaraz eskaintzeko ahalegina sarritan sirsasana (Wikipedian euskarazko sarrera falta zaigu bide batez) baino konplexuagoa izaten baita. Jardun horretan noizbait ibili behar izan dugunok badakigu zenbat denbora eskatzen duen arnasketen, bisualizazioen, asanen azalpenen, meditazioen, filosofiaren, teologiaren eta bestelakoen itzulpenak.

Noski, jarduera eta zeregin horietan beti dira lagungarri euskarazko eta euskaratutako lanak eta gaurkoan eskerrak eman nahi dizkiet yoga euskaraz eskaintzeko abenturan murgildutako guztiei eta batez ere yogaz euskaraz aritzeko aukera ematen diguten irakasleei, idazleei, itzultzaileei, musikariei eta beste hainbati.

Era berean, bilketa-lana eta sintesitxo bat ere ere izan nahi du sarrera honek, batez ere euskaratzeko zailtasuna dutenentzat, iritsi berrientzat edo gaiaz zertxobait gehiago jakin nahi duenarentzat. Bilketa-lan hau Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean eskuragarri ditugun lanetara mugatuko dut, nahiz eta hainbat argitaletxetan, sareko zenbait webgunetan eta plataforma batzuetan ere aurki ditzakegun bideoak, audioak, blogak, elkarrizketak, artikuluak eta abar.

Baliabideak bilaketa egiteko erabilitako Buda, budismo, erlaxazio, hinduismo, meditazio, yoga hitzen arabera sailkatu ditut zerrenda honetan:

Buda hitza bilatuta:

  • EIZAGIRRE PORTILLO, Jexux (2021). Bizitzeko irrika: Hango eta hemengo ipuinak motxetik hasita, Hernani: Jexux Eizagirre Portillo.
  • RIBEIRO, Joao Ubaldo (2003). Buda zoriontsuen etxea. Karlos Zabala Oiartzabal (itzul.). Tafalla: Txalaparta.
  • HESSE, Hermann (2014). Siddhartha. David Lindemann eta Irati Trebiño (itzul.). Donostia: Erein / Iruñea: Igela.
  • DONNELLY Brendan eta FUENTES Beñat (2013). Te-uhinak [Soinu-grabazioa]: Music inspired by China field recordings. Soraluze: Gaztelupeko Hotsak. Bildumarako lotura.
  • Zauria (2023). Zauria [Soinu-grabazioa]. Donostia: Bidehuts. Webgunerako lotura.

Budismo idatzita:

  • MAHATHERA, Nyanatiloka (2007). Budaren hitza. Kepa Egiluz eta Iñaki Ugalde (itzul.); Joxe Arregi (koord.). Amorebieta-Etxano: Ibaizabal.
  • ORELLA UNZUE, Jose Luis eta VEGA, Iñaki (2011). Budismo y respeto: espacios para el respeto (testua euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez omen da). Donostia: Fundacion Respeto.
  • RODRIGUEZ BORNAETXEA, Fernando (2020). Mindfulness: arreta kontzientea, jakinduria lortzeko zuzeneko bidea. Joseba Urteaga eta Joxemi Hernandez (itzul.). Donostia: Baraka.
  • OSABA, Jose Antonio (1997). Tibet: bakea eta askatasuna (1997). HAEEko Itzulpen Zerbitzu Ofiziala.
  • VILLALBA, Dokusho (2008). Zen tradizioko idazki hautatuak. Kepa Egiluz Bergara (itzul.), Joxe Arregi (koord.). Amorebieta-Etxano: Ibaizabal.

Erlaxazio bilatuta:

Hinduismo hitza jarrita:

  • EZKIAGA, Patxi (itzul.); EGILUZ, Kepa (berrik.); ARREGI, Joxe (koord.) (2009). Bhagavad Gita. Amorebieta-Etxano: Ibaizabal.
  • PELOT, Mayi (1992). Hinduismoa: monoteismo mila aurpegiduna. Baiona: Maiatz.
  • EZKIAGA, Patxi (itzul.); EGILUZ, Kepa (berrik.); ARREGI, Joxe (koord.) (2010). Upanishad hautatuak. Amorebieta-Etxano: Ibaizabal.

Meditazio idatziz gero:

  • EIZMENDI, Maite (2019). Jabetuz [Soinu-grabazioa].
  • GOIA, Josu (2007). Josu Goiaren filosofia larrugorritan [Soinu-grabazioa]. Berako Udala.
  • LIZARRALDE, Mikel (2011). Meditazio bideratua [Soinu-grabazioa]. Donostia: Rec Records.
  • MORILLO GRANDE, Fernando eta SANCHO, Susana (2018). Meditazio ipuinak gazteentzat. Irun: Gaumin.
  • MORILLO GRANDE, Fernando eta SANCHO, Susana (2018). Meditazio ipuinak haurrentzat. Irun: Gaumin.
  • SANCHEZ, Vanessa (2017). «Meditazio espresa: oporretan iluminazio bila», 7 haizetara, 100: 18-25.

Yoga bilatuz gero:

  • IGERABIDE, Juan Kruz (2009). Elurra sutan. Irun : Alberdania.
  • Gorputzarekin [Bideoa] (1999). Vitoria-Gasteiz: Artez.
  • GISASOLA ZALDUA, Ana (2015). Indarra zure baitan dago. Roquetas de Mar: Circulo rojo.
  • DEZE, Ulrika (2013). Kika yoga egiten. Aiora Jaka Irizar (itzul.). Donostia: Ttarttalo.
  • EZKIAGA, Patxi (itzul.); EGILUZ, Kepa (berrik.); ARREGI, Joxe (koord.) Patanjaliren Yoga Sutrak (2011). Amorebieta-Etxano: Ibaizabal.
  • ARMENDIA, Jose Luis (2009). Yoga aulkian. Donostia: Hiria. 2009.
  • AGIRRE BEITIA, Roman (2003). Yoga eta erlajazioa. Deba: Debarroko Euskara eta Kirol Zerbitzuak. Sarean eskuragarri.

2 Replies to “Yogaz euskaraz II”

Leave a reply to Estitxu Utzi erantzuna