Udako atsedenaren ondotik, astelehenean hasiko dugu blogaren denboraldi berria, zenbait esku berrirekin gainera: itzultzaileak, irakasleak, idazleak, kazetariak… Eduki interesgarriak ekarriko dizkigute, dudarik gabe!
Ikasturte honetan ere, astelehen, asteazken eta ostiraletan emango ditugu argitara gure kolaboratzaileen artikuluak, eta, oraingoan, WordPresseko harpidetza-sistema berriari esker, irakurleok aukera izango duzue argitalpenak eta iruzkinak posta elektroniko bidez jasotzeko. Hala, betiko moduan, parte hartzera animatzen zaituztegu, iruzkinak eginez eta edukiak partekatuz.
Segi bizkor eta astelehena arte!

