Abian da denboraldi berria!

Uda amaituta, astelehenean hasiko dugu 2024-2025 denboraldia, zenbait esku berrirekin oraingoan ere.

Astelehen, asteazken eta ostiraletan emango ditugu argitara gure kolaboratzaileen artikuluak, eta, iaz bezala, harpidedunok aukera izango duzue argitalpenak posta elektroniko bidez jasotzeko. Hala, betiko moduan, iruzkinak egitera eta edukiak partekatzera animatzen zaituztegu.

Astelehena arte, lagunok!